KULTURLAN BI SL, ZERBITZU TURISTIKOAK ETA KULTURALAK, Zarautzen, UROLA-KOSTAKO eskualdean (Gipuzkoan), kokaturiko enpresa bat da eta Euskal Herriko Ondare Kulturala eta Turistikoa ezagutzera ematea du helburu.

Zarautzek eta bere eskualdeak Baliabide ugari ditu: Naturari dagozkionak (hondartza, mendia) historiko-artistikoak (Santa Maria La Real Eliza, Dorre Luzea...), paisaiari dagozkionak (Pagoetako parkea, Talaimendi...), edota gastronomikoak (jatetxeak, txakolindegiak, sagardotegiak...).

Kulturlan Bi SL-k ibilbide turistikoak, ibilbide kulturalak eta txangoak antolatu ohi ditu Euskal Herrian zehar.

Chillida-Lekura, Miramon Zientziaren Kutxagunera, Bilboko Guggenheimera joateko bisita gidatuak ere antolatu ohi ditu, baita Turismoko Ferietara eta era guztietako gertakari kulturaletara bideraturikoak ere.

Ikastetxeetako ikasleei zuzenduriko bisita soziokulturalak ere antolatzen ditu; irteerak eta Monumentu historikoetara ibilaldiak, jarduera osagarriak eginez.

Gure gidariek beharrezko informazioa eta arreta eskainiko dizute, egonaldia ahalik eta atseginena gerta dakizun

Kulturlan Bi SL Donostiako Convention Bureau-ko bazkide laguntzailea da.

Antolakuntza egin ondoren, honako jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte:

-Gidaturiko turismo-bisitak

-Gipuzkoan eta Bizkaian barna eginiko birak eta irtenaldiak

-Upeltegietara, Sagardotegietara eta Elkarte gastronomikoetara bisitak

-Bira-bidaietan laguntzaile-Tours

-Bisita gidatuak Museoetan:Guggenheim Bilbaon, Miramon Zientziaren Kutxagunean (tailerrak) Hernaniko Chillida-Lekun.

-Erakusketen, monumentuen (elizak, Dorretxeak) eta museoen zaintza

-Turismo Ferietarako, Kongresuetarako... azafatak

-Ikastetxeetako ikasleei zuzenduriko bisita soziokulturalak

-Bestelako Zerbitzu Turistikoen kudeaketa eta aholkularitza

KULTURLAN BI SL, ZERBITZU TURISTIKOAK ETA KULTURALAK
C/ Nagusia, nş 38-bajo. Oficina 3 - 20800 ZARAUTZ (Gipuzkoa) EUSKAL HERRIA

Tel/Faxa: 943 131418

Jar zaitez gurekin harremanetan