Donostia, Hondarribia, Donibane Lohizune, Bilbo, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldea eta Gasteiz.
Jatorrizko euskal sukaldaritzaren barrunbeak ezagutzeko bisita gastronomikoak eskaintzen eta antolatzen dira. Getariako Jatorrizko Deitura duten elkarte gastronomikoak eta txakolindegiak ezagutzeko aukera eta Astigarragako (Gipuzkoa) sagardotegi ezberdinetako produktuak dastatzeko egokiera.
-Enpresei zuzendurikoa: Aisialdi-programen antolaketa eta ibilaldi turistikoen, kulturalen... diseinua
ENPRESAKO BEZEROARENTZAKO bira-bidaien diseinua eta kudeaketa. Bertan barneratzen dira gune kulturaletara egin beharreko bisiten programazioa (museoak, zentro kulturalak...) eta Gertakari ezberdinen antolaketa (hala nola bazkariak, afariak eta bestelako jazoerak ere)
BISITA GIDATUAK MUSEOETAN: GUGGENHEIM BILBAON, MIRAMON ZIENTZIAREN KUTXAGUNEAN, DONOSTIAKO SAN TELMO, BALENCIAGA GETARIAN ETA ZULOAGA ETA BEOBIDE MUSEOAK ZUMAIAN.
Bilboko Guggenheim Museoa:
Donostiatik Bilborako bidea autopistaz eta Solomon R. Guggenheim Fundazioaren bildumako artelanak nahiz XX. mendeko artearen adibide garrantzitsuak diren aldi baterako erakusketak ikusteko bisita gidatua. Halaber, Arte Ederren Museoa eta erdigune historikoa ikusteko aukera.
Donostiako Zientziaren Museoa Miramonen:
Museoko sail iraunkorreko atal ezberdinetan erakusgai izaten diren esperimentuak behatzeko eta haiekin jolas egiteko bisita gidatua: Argia bitarteko duten jolasak, Lurra Ontzia, Energia Txinpartak, Mundu Mekanikoa...Bisita gidatuak museoko aldi baterako erakusketetan. Astronomiako Tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera eta Planetariuma, Astronomia Behatokia eta Txikilkik-a (haurren gunea) bisitatzeko aukera.
GIDATURIKO BISITA SOZIOKULTURALAK, ONDORENGOEI ZUZENDURIKOAK :
-Turismo historikoa - kulturala - artisautzari dagokiona (Oñatiko Unibertsitatea, Arantzazu. Zerain...).
Ibilbide ezberdinak dituzten irteerak egin ahal izango dira; hala, IZAERA HISTORIKOko bisitak egingo dira, Oñatiko Unibertsitatera, esaterako. Bertan, aipaturikoaren egitura arkitektonikoa behatu ahal izango da...
IZAERA KULTURALeko irteerak ere izango dira: udalerri ezberdinen arrastoak aztertuko ditugu, nola sortu ziren... eta Azkenik, IZAERA GASTRONOMIKOkoak ere egingo dira: Euskal Herriko jatorrizko produktuak dastatu ahal izango dira eta nola egiten diren ikusteko aukera ere izango da.
Pagoetako Parke Naturala eta Nekazalturismoak.
Pagoetako parkea Gipuzkoako itsasertzeko katean kokaturik dago; bere zabalera 1.200 Ha ingurukoa da, Laurgain eta Altzolako lursailak eta Iturraran eta Agorregi enklabeetakoak batuz.
Naturari, paisaiari, arkeologiari eta etnografiari dagokionez interes handikoak diren ondare-balio ugari ditu. Agorregiko burdinola-errotaren multzoa ere aipatzekoa da, XVIII. mendeko instalazio hidraulikoaren birsorkuntza zehatza dena.
Bertan burdinolako nahiz errotako tresneria ikus daiteke funtzionamenduan.
Bertako instalazioen artean, Informaziorako eta Interpretaziorako zentroa aurki daiteke, baita Iturrarango Museoa ere. Inguruan, NEKAZALTURISMO eta NEKAZARITZA ETXE mordoa dago: Argin, Sagarmaneta, Agote-txiki...