KULTURLAN BI SL, ZERBITZU TURISTIKOAK ETA KULTURALAK, Zarautzen, UROLA-KOSTAKO eskualdean (Gipuzkoan), kokaturiko enpresa bat da eta Euskal Herriko Ondare Kulturala eta Turistikoa ezagutzera ematea du helburu.
Zarautzek eta bere eskualdeak Baliabide ugari ditu: Naturari dagozkionak (hondartza, mendia) historiko-artistikoak (Santa Maria La Real eliza, Dorre Luzea...), paisaiari dagozkionak (Pagoetako parkea, Talaimendi...), edota gastronomikoak (jatetxeak, txakolindegiak, sagardotegiak...).
Kulturlan Bi SL-k ibilbide turistikoak, ibilbide kulturalak eta txangoak antolatu ohi ditu Euskal Herrian zehar.
Balenciaga eta Zuloagaren museoetara, Miramon Zientziaren Kutxagunera, Bilboko Guggenheimera joateko bisita gidatuak ere antolatu ohi ditu, baita Turismoko Ferietara eta era guztietako gertakari kulturaletara bideraturikoak ere.
Ikastetxeetako ikasleei zuzenduriko bisita sozio-kulturalak ere antolatzen ditu; irteerak eta Monumentu Historikoetara ibilaldiak, jarduera osagarriak eginez.
Gure gidariek beharrezko informazioa eta arreta eskainiko dizute, egonaldia ahalik eta atseginena gerta dakizun.
Kulturlan Bi S.L Donostiako Turismo eta ASOARTE -ren bazkide laguntzailea da.
Antolakuntza egin ondoren, honako Jarduerak eta Zerbitzuak eskaintzen dituzte: