facebook kulturlan logotipo

Es | En | Eu | Fr

Zerbitzu Turistikoak Eta Kulturalak

Euskal Herriko Ondare Kulturala eta Turistikoa ezagutzera ematea du helburu

Kulturlan Bi-en Zerbitzuak

  • Bisita gidatu eta pertsonalizatua.
  • Gidaturiko turismo-bisitak.
  • Upeltegietara, Sagardotegietara eta Elkarte gastronomikoetara bisitak.
  • Erakusketen, monumentuen eta museoen zaintza.
  • Bestelako Zerbitzu Turistikoen Kudeaketa eta aholkularitza.

Astebururako eskaintzak

  • Astebururako eskaintza Zarautzen (Monumentu-multzoa, Zabalgunea, Vista Alegre parkea, Baserriak eta ermitak, eskultura-ondarea, Zarauzko Zaboreak, Mollarri eta Talaimendi).
  • Astebururako eskaintza Donostian (Alde Zaharraren Ibilbidea, ibilbide kulturala eta gastronomikoa, Donostiako Zinemaldiaren Ibilbidea).

Nor garen

Zarautzko hondartza

KULTURLAN BI SL, ZERBITZU TURISTIKOAK ETA KULTURALAK, Zarautzen, UROLA-KOSTAKO eskualdean (Gipuzkoan), kokaturiko enpresa bat da eta Euskal Herriko Ondare Kulturala eta Turistikoa ezagutzera ematea du helburu.

Zarautzek eta bere eskualdeak Baliabide ugari ditu: Naturari dagozkionak (hondartza, mendia) historiko-artistikoak (Santa Maria La Real eliza, Dorre Luzea...), paisaiari dagozkionak (Pagoetako parkea, Talaimendi...), edota gastronomikoak (jatetxeak, txakolindegiak, sagardotegiak...).

Kulturlan Bi SL-k ibilbide turistikoak, ibilbide kulturalak eta txangoak antolatu ohi ditu Euskal Herrian zehar.

Balenciaga eta Zuloagaren museoetara, Miramon Zientziaren Kutxagunera, Bilboko Guggenheimera joateko bisita gidatuak ere antolatu ohi ditu, baita Turismoko Ferietara eta era guztietako gertakari kulturaletara bideraturikoak ere.

Ikastetxeetako ikasleei zuzenduriko bisita sozio-kulturalak ere antolatzen ditu; irteerak eta Monumentu Historikoetara ibilaldiak, jarduera osagarriak eginez.

Gure gidariek beharrezko informazioa eta arreta eskainiko dizute, egonaldia ahalik eta atseginena gerta dakizun.

Kulturlan Bi S.L Donostiako Turismo eta ASOARTE -ren bazkide laguntzailea da.

Antolakuntza egin ondoren, honako Jarduerak eta Zerbitzuak eskaintzen dituzte:

  • Gidaturiko turismo-bisitak.
  • Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Iparralden barna eginiko birak eta irtenaldiak.
  • Upeltegietara, Sagardotegietara eta Elkarte gastronomikoetara bisitak.
  • Bira-bidaietan laguntzaile-Tours.
  • Bisita gidatuak Museoetan:Guggenheim Bilbon, Miramon Zientziaren Kutxagunean, Getariko Balenciagan eta Zumaiako Zuloagan.
  • Erakusketen, monumentuen (elizak, Dorretxeak) eta museoen zaintza.
  • Turismo Ferietarako, Kongresuetarako... Azafatak
  • Ikastetxeetako ikasleei zuzenduriko bisita soziokulturalak.
  • Bestelako Zerbitzu Turistikoen Kudeaketa eta aholkularitza.