facebook kulturlan logotipo

Es | En | Eu | Fr

Zerbitzu Turistikoak Eta Kulturalak

Euskal Herriko Ondare Kulturala eta Turistikoa ezagutzera ematea du helburu

Kulturlan Bi-en Zerbitzuak

  • Bisita gidatu eta pertsonalizatua.
  • Gidaturiko turismo-bisitak.
  • Upeltegietara, Sagardotegietara eta Elkarte gastronomikoetara bisitak.
  • Erakusketen, monumentuen eta museoen zaintza.
  • Bestelako Zerbitzu Turistikoen Kudeaketa eta aholkularitza.

Astebururako eskaintzak

  • Astebururako eskaintza Zarautzen (Monumentu-multzoa, Zabalgunea, Vista Alegre parkea, Baserriak eta ermitak, eskultura-ondarea, Zarauzko Zaboreak, Mollarri eta Talaimendi).
  • Astebururako eskaintza Donostian (Alde Zaharraren Ibilbidea, ibilbide kulturala eta gastronomikoa, Donostiako Zinemaldiaren Ibilbidea).

Adibideak Euskal Herrian Bisita Gidatuak

GIPUZKOA, BIZKAIA, ARABA ETA IPARRALDEKO IBILBIDE TURISTIKOAK.

Gipuzkoako geografiak era askotariko ibilbideak egiteko aukera ematen du; geografiari, arteari, kulturari, folkloreari eta gastronomiari dagokionez.

Bahía de la Concha – San Sebastian

1 IBILBIDEA:

IBILBIDEA BIDASOA ERTZEAN BARNA

IRTEERA DONOSTIATIK - DONOSTIATIK PASAI DONIBANERA, JAIZKIBEL MENDIRA ETA HONDARRIBIARA:

Bidasoa ibaiaren ahoan kokaturiko herri arrantzalea. Antzinako erdigunera bisita (parrokia eta oinetxeak dituzten kale historikoak).

Escultura Paseo Marítimo - Zarautz

2 IBILBIDEA:

ITSASERTZ EUSKAL FRANTSESEAN BARRENA IBILBIDEA

IRTEERA DONOSTIATIK, DONIBANE LOHIZUNERA, BIARRITZERA, HENDAIARA ETA HONDARRIBIARA, DONOSTIA:

Itsasertzeko errepidean barna Donibane Lohizunera abiatu, Maurice Ravel musikariaren jaiotetxea kokatzen den tokira, kaian barrena eta denda txikiz josiriko Gambetta kalean paseoa oinez.-Biarritzen, ibilbidea kale nagusietan barna, du Palais hotelera bisita, Eugenia de Montijoren antzinako egoitza inperiala izan zenera. Jarraian, Hendaiarantz eta Hondarribiako herri arrantzalera bisita.

Museo Balenciaga - Getaria

3 IBILBIDEA:

IBILBIDE GASTRONOMIKOA- KULTURALA

IRTEERA DONOSTIATIK, HERNANIRA, ASTIGARRAGARA, ANDOAINERA, TOLOSARA ERREZILERA, AZPEITIRA ETA LOIOLAKO SANTUTEGIRA:

Sagardotegien ingurura bisita; sagardo-dastatzea eta Topic Museora bisita eta jarraian, Loiolako Inazio Donearen jaioterrira bisita, Azpeitira; basilika eta jaiotetxea ikusiz. Itzulera Errezilgo haranean barrena. Azkenik, Tolosako Gozogintzako Museora bisita.

Torre Luzea – Zarautz

4 IBILBIDEA:

GIPUZKOAKO KOSTALDEKO IBILBIDEA

IRTEERA DONOSTIATIK, ORIORA, ZARAUTZERA (DORRE LUZEA), GETARIARA (BALENCIAGA MUSEOA), ZUMAIARA ( ZULOAGA ETA BEOBIDE MUSEOETARA ) :

Zarautz, Orio, Getaria eta Zumaiako kostaldeko herrietan barna bisita. 

  • Santa Maria la Real Elizara eta Zarauzenekoen Dorretxera bisita.
  • (Artearen eta Historiaren Museoa) eta Getariako San Salvador Eliza.
  • Betiko jatetxe marinelen batean bazkaltzeko aukera, bertako produktuak dastatuz edo Txakolin eta pintxo dastatzea.

Museo Zuloaga – Zumaia

5 IBILBIDEA:

IBILBIDEA BARNEALDEAN

IRTEERA DONOSTIATIK, TOLOSARA, BEASAINERA, ORMAIZTEGIRA (ZUMALAKARREGI MUSEORA), EZKIO (IGARTUBEITI BASERRIRA ), LEGAZPIRA ( LENBUR MUSEORA), ZERAINERA ETA SEGURARA:

  • Probintziako barnealdeak Goierrin zehar ibilbidea egiteko aukera ematen du; Aizkorri eta Aralarko Mendilerroetako gailurrak behatuz eta baserriak eta "Idiazabal" gaztaren moduko euskal gastronomiako produktuak dituzten parke naturalak ikusiz.
  • Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoaz gain, edo Ezkioko Igartubeiti baserrira, Segura eta Zerain herrietako erdigune historikoak ere bisita daitezke.
  • Edozein puntutan bazkaldu daiteke neurrira eginiko menuekin eta kalitate bikaineko produktuekin.

6 IBILBIDEA:

HIRU TENPLUEN IBILBIDEA

IRTEERA DONOSTIATIK EDO ZARAUZTIK AZPEITI ALDERA, BERTAN LOIOLAKO SANTUTEGIA, ZUMARRAGA (ANTIGUAKO ERMITA) ETA OÑATI (ARANTZAZUKO SANTUTEGIA):

Ibilbide honek, Gipuzkoa, hiru monumenturen bidez ezagutzeko aukera eskaintzen digu.

Hirurak ere edertasun natural handiko tokietan kokaturik daude eta oso ezberdinak diren hiru arte-estilo ezberdinen adierazgarri dira, baita gure ondare kulturalaren lekuko ere.